XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Bestak hemen eta bestak hanAbuztuko hilabetea joanik eta Iralan sarturik, nabari da udazkenaren useña.
San Bartolomeak joan ziren, lekauztarrak beren bestak ospatu dituztela.
Orain ditugu Arraiozkoak hauek ere errekista haundikoa, yende aunitz biltzen baita herri huntan.
Lehenago Arraiozko bestak Abuztuko Amabirjiñetan izaten ziren baina egun hortan herri haunitzetan bestak zirela eta yende gutixko biltzen zela, beti ere bestak aldatu zituzten Irailako lehenbiziko igandera.
Gero heldu zaizkigu Elbetekoak Santakruzetan Irailaren 14-ean eta azkenik Anizkoak ditugu.
Urriko lehenbiziko igandean, aniztarrek arraioztarrak bezala bestak aldatu zituzten, hauek ere Amabirjiñetan zituzten eta orain Urriko hilabetera aldatuak.
Herri guzietan besta ederrak egiten dituzte: Herri Kirolak, Bertsolariak, Pilota partidak, Zikiro yatea eta naiko soñu ta dantza, bakotxak beren herrietan ahal duten guzia eginik.
Gu adinean goiti goazi eta goandeneko 60 urte hoketan egin diren bestak gogoan dauzkagu.
Aldakuntzak egin direla, bai dudarik gabe baina ospakizunetan berdintsu, pilota partidak, kirolak eta zenbait ikusgarri berdintsu eta bai plazako soñua batez ere Elizondon.
Bertze herrietan gehiago nabari da zeren herri hoietan ez baitzen dantza loturik eta ez ere soñurik afalondoan.
Gero piskaka pixkaka gauzak aldatuz zoazin eta
Beti ere gure dantzak zaintzen dira eta mutil-dantza
Bizimoduak aldakuntza haundia egin du eta ez dira berdiñak oraiko bestak eta duela urtekoak.
Baina zertan nabari da aldakuntzik nabarmenena?, erranen dut: Etxera erretiratzeko tenorea.
Lenagoko denboretan, gure haur denboran,
Elizondon afalondoan ere izaten zen soñua baina gau erditik bereala akitzen zen eta mundu guzia etxera.
Erran dezadan ere afalondoan gaztetxoak ez zirela etxetik ateratzen.
Gaurko denboretan ez da holakorik eta herri guzietan ohiturak aldatu dira.
Orain dugu
Lenago